martes, 31 de enero de 2012

Teknologia berrien kontra

Badakit jende gehiena nirekin ados egongo ez dela, baina teknologia berrien kontra hitz egin behar dut, mundu berri hau eraikitzen lagundu digun teknologiaren aurrerapenak ez baititu ondorio positiboak ekarri.

“Teknologia berria” hitzak entzuten ditugunean, Ipod, puntako portatilak, milaka aplikazio dituzten mobilak, Play Station-ak etab datozkigu gogora, tramankulu zoragarri eta beharrezkotzat hartuz. . Nork nahiko luke antzina erabiltzen ziren telefono erraldoi horietako bat, “Iphone 5”a merkaturatua dagoenean?

Edonork esan lezake, horrek guztiak ez duela inongo desabantailarik , baina oker dago, desabantaila ugari baitauka.

Hasteko, inguruan dugun guztiak teknologia berrien erabilerara bultzatzen gaituela ohartu behar gara, eta haien menpean egoteko presioa sartzen digutela, hau da, telebistak, aldizkariek, jendeak...teknologia berrien munduan murgiltzera behartzen gaituzte.

<< Institutuetan adibidez, lanak interneten bidez bidaltzera behartzen gaituzte, edo “Power Point” bezalako programak erabiliz proiektuak egitera, baliabide horiek eskura ez dituen jendea, gutxitasun maila batean sentiaraziz. >>

<< Kalean, umeen artean, bideo-kontsolek(Nintendo Ds, PSP ...) arrakasta handia dute.

Batek erosten duenean, gainerakoek ere erosteko nahia (edo beharra haien ustez) izaten dute, eta erosi ezean, besteek, gutxiago dela sentiaraziko diote, honen gurasoak, ez duten dirua umearen “nahiak” asetzeko erabiltzera behartuz>>

<< Larrea ikastetxean , honen adibide zehatzena ikus dezakegu; Ijito familia batek, jantokirako, liburu eta materialetarako bekak dauzka, eta ez dituzte amantalak ordaintzen ez dutelako dirurik, baina haien etxeko tramankuluei buruz galdetzean, 3 telebista eta 4 ordenagailu zituztela erantzun zuten. Dirua, beharrizan biologikoak asetzeko ordez, teknologia berrien munduan egoteko erabiltzen dute. >>

Exajeratzen ari naizela esango dit baten batek, baina egi-egia da diodana. Gainera, ezin dugu ahaztu sare-sozialek eragiten dituzten kalteak.

Alde batetik, adizioa, ortografiaren galera, eta buylling-aren sustapena aipatu behar ditut:

Adizioarena, gazteen %90i gertatzen zaie, egun osoa eman dezakete “tuenti”an konektaturik, ikasketak alde batera utziz. Gainera, sareetan , edonola idazteko ohitura dagoenez, gero akats horrek , eskolako idatzietan ere ikusten dira, batzuetan, DBHkoek, L.Hkoek egiten dituzten akats berak egiten dituzte.

Buylling-aren kasu asko interneten bidez larritu dira, jende asko baten kontra jotzeko bide errazena baita. Gainera, norbaiten bizitza , segundo batzuetan izorra daiteke, argazkiak igoz, mehatxuak bidaliz etab, eta azkenean, gaur egun hain arruntak diren suizidioak eta zorakeriak ematen dira.

Medikuen abisuak ere ezin ditugu alde batera utzi. Wi fi uhinen erabilerak, minbizia sortzen duela diote, eta musika tramankuluenak berriz , gortasuna. Ondorioz, oraingo gazteria zahartzarora heltzen denean, gor eta gaixorik egongo da, heriotza tasa handituz.

Horregatik guztiagatik diot, eta ozenki errepikatzen dut, teknologia berrien kontra nagoela, badirudi, guk haiek erabili ezean, haien menpe bizi garela, eta haiek kontrolatzen dutela gure bizitza, eta gu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario