Energia elektrikoa sortzeko hainbat bide daude: zenbait substantzien errekuntzaren bidez, elementu batzuen fisio nuklearraren bidez, edo berrienak, naturako elementuak erabiliz energia sortzen dutenak (eolikoa adibidez) . Eta hauek bi taldetan sailkatzen dira: iturri berriztaezinak( agor daitezkeen elementuak erabiltzen dituztenak) eta berriztagarriak(naturan amaigabeak diren elementuak erabiltzen dituztenak).
Azken bi mendeotan izandako aurrerakuntza zientifiko , eta gehienbat teknologikoen ondorioetariko bat, energia iturri berriztaezinen gehiegizko erabilera izan da.
Bi energia iturri berriztaezin mota daude:
Alde batetik, petrolioa , ikatza edo gas naturala bezalako erregai fosilak, duela milioika urteko izakien arrastoen eraldaketari esker sortutakoak (tenperatura eta presio egoera jakin batzuk emanda eraldatzen joan direnak)
Bestetik, erregai nuklearrak , fisio nuklearraren ondorioz, energia sortzeko gai diren elementuak(Uranioa edo plutonioa). Honek, zentral nuklearretan lantzen dira.
Energia iturri hauen abantailak asko dira
( Erregai fosilen kasuan, eskuratzeko errazak dira, denbora dezente irauten dute eta nahiko merkeak dira, eta erregai nuklearren kasuan berriz, energia kopuru handia produzitzen dute denbora laburrean), baina hauen erabileraren ondorioz atmosfera kutsatzen da, CO2 bezalako gasak isurtzen baitira, eta berotegi efektua eta ozono geruzan dagoen zuloaren handitzea eragiten dute, aldaketa klimatikoari lagunduz. Gainera, iturri berriztaezinak agortzear daude, horregatik iturri berriztagarriak garrantzi handia hartzen hasi dira.
Energia berriztagarria, iturri naturaletatik sortzen den energia mota da, berriztaezinak ordezkatu nahian erabiltzen direnak. Garrantzitsuenak eguzki-energia, energia eolikoa, hidraulikoa, biomasa ,itsas energia eta energia geotermikoa dira.
Eguzki energia: Panel batzuek eguzkiaren izpiak barneratzen dituzte, haien energia xurgatuz. Panel fotovoltaiko hauek, argi-energia energia elektriko bihurtzen dute berehala.
Energia eolikoa: Haize-errotek haizearen energia erabiliz, sorgailu elektriko baten ardatza birarazten dute palak birarazita.
Itsas energia: Olatuen indarraz baliatuz energia lortzen da, itsas zentralen bitartez.
Biomasa: Biomasaren errekuntzaz energia elektrikoa lortzen da, lurrun turbina sorgailuak erabiliz
Energia geotermikoa: Lur barneko beroa erabiltzen da energia sortzeko.
Energia hidraulikoa: Ibaietako ura da energia honen sortzailea. Ura urtegi batean biltzen da, eta gero, altuera handi batetik erortzen uzten da turbina baten gainera, eta turbina horrek, biratzean, elektrizitatea sortuko du.
Energia iturri berriztagarriek zenbait abantaila dituzte, ingurumenean eragiten duten kaltea oso txikia da, baliabide ugariak dira, lurreko edozein lekutan aurki baitaitezke eta erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario