Beharra, ala guraria?
Abiaduraren, hiri arteko lotura errazaren, edota, borobilduz, garraiobide publikoen kontra, ez daukat ezer; bai, ordea, hainbeste kalte egingo digun Abiadura Handiko Trenaren kontra.
Zertarako nahi du herritar batek Bilbotik Madrilera azkarrago joan, tren horren prezioa,ezin badu ordaindu?
Herri xeheak ez du tramankulu hori erabiliko, eta erabili ahal izateko beharrezkoa den botere ekonomikoa edonork ez daukalako, eta daukatenek berriz, hegazkina edo beste tren bat erabil dezaketelako.
Norbaitek esan lezake proiektu interesgarria dela, abantaila ugari dituenak: Euskal Herriko metropolien arteko loturak errazagoak direla, distantzia luzeak denbora laburrean egin daitezkeela edo, bidaiariek tren hori erabiliko dutenez, hegazkinak erabiltzen duen erregaia murriztuko dela, baina, gure inguruneari , nahiz ekonomiari egingo dion kalteaz ordea, ez dira jabetu.
Abiadura Handiko Trena, azken urte hauetan Euskadin egindako obra nagusiena izaten ari da, kostu izugarri altua izaten ari dena(herritarrok ordaindu behar dugun prezioaz aparte, 5 langilek euren biziarekin ordaindu dute eraikuntza hau) eta gure herria bezalako toki politak suntsituko dituena, paisaia naturala aldatuz, eta naturari lekua kenduz.
Konklusioetara etorriz, abiadura handiko trena, politikariek herriaren nahien kontra jarri nahi duten tren elitista besterik ez da, agintea eta boterea nortzuk duten erakusteko .
No hay comentarios:
Publicar un comentario