miércoles, 16 de mayo de 2012

Eskaera gutuna


                                                                                                                                           
                                                                                       Zigor Martinez
                                                                                     Enplegu-Bulegoa
                                                                          Amorebieta-Etxanoko Udala
                                                                                                                    


Zuzendari agurgarria:

 Durangaldeko egunkarian irakurri dudan iragarkiari erantzuteko idazten dizut. Bertan, udan izango diren  udalekuetarako monitoreak eskatzen dira, eta lan horretarako aproposa naizela uste dudanez, zugana jotzen dut.

 Iragarkiak azaltzen zuenez, udalekuak Larreako ikastetxean izango dira, ekainaren 25etik uztailaren 16ra eta egunez nahiz gauez egoteko monitoreak behar dira. Ikasketak maiatzean bukatzen ditudanez, egun osoa eman nezake bertan, beraz ordutegiarekin ez daukat arazorik.

  Lan honetarako esperientzia behar dela eta, monitoretza titulazioa daukat eta pasadan urtean, Aste Santuan, institutu bateko ikasbidaiko monitore izan nintzen, beraz, ume nahiz gazteekin konpondu naiteke.

 EGA eta First hizkuntza tituluak dauzkat eta Frantsesarekin ere ez naiz gaizki konpontzen, hortaz, kanpotarrekin harremanetan jartzeko pertsona egokia naiz.

 Gutun honekin batera nire curriculuma bidaltzen dut, esandako guztia bat datorrela ikus dezazun.
 Beste barik , zure erantzunaren zain nagoela, agurtzen zaitut


  Eva Gámez
Amorebietan, 2014ko maiatzaren 4ean

No hay comentarios:

Publicar un comentario