miércoles, 16 de mayo de 2012

Ametx erakundeari eskaera



                                                                                        Ametx erakunde autonomoa  
                                                                                                     Zelaieta Parkea 
                                                                                              48340  Amorebieta-Etxano
                                                                                                             Bizkaia



                                                                       Amorebietan, 2012ko martxoaren 7an.


   
    Ametx erakundeko zuzendari hori:
Gutun honen bidez Urritxe BHIko 1LDko ikasleok zugana jotzen dugu, eskakizun bat egiteko asmoz.
 
    Zornotzako liburutegiak dituen zerbitzu ugarietako bat, 2.solairuan dauden gela txikiak dira, wi-fi sarea eta ikasteko mailak dituena, hau da, talde-lanak egiteko leku aproposa, baina arazoa da 18 urtetik beherakook erabilera debekatuta dugula.
  Kontua da, institutuan talde-lan ugari bidaltzen dizkigutela, eta ez dugula non egin, adin nagusikoak ez garelako.
 
    Zerbitzu publikoak ez lirateke denon eskura egon behar?
 Badakigu zerbitzu batzuetan adin muga ezarri behar dela, baina ikasketen arloarekin zerikusia duen zerbitzu publiko batek guztiz publikoa izan beharko luke, inongo muga barik,  16 urte nahiz 19 izanda, ikasteko eskubide bera baitugu.
   Unibertsitateek nahiz zikloetako zentroek liburutegia dute, eta Zelaietako ikasgelek eskaintzen duten zerbitzu bera eskaintzen dute, gure institutuak aldiz ez, horregatik, gela horiek erabiltzeko premia handian gaude.

    Beraz, aldez aurretik gela horiei erabilera egokia emateko erantzukizuna hartzen dugu, eta gure eskaera kontuan izango duzulakoan, eskerrak ematen dizkizugu.

    Adeitasunez,


                                                            1LDko ikasleak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario