Ametx erakunde autonomoa
Zelaieta Parkea
48340 Amorebieta-Etxano
Bizkaia
Amorebietan,
2012ko martxoaren 7an.
Ametx erakundeko zuzendari hori:
Gutun honen bidez Urritxe BHIko 1LDko ikasleok zugana jotzen dugu, eskakizun bat
egiteko asmoz.
Zornotzako liburutegiak dituen zerbitzu ugarietako
bat, 2.solairuan dauden gela txikiak dira, wi-fi sarea eta ikasteko mailak
dituena, hau da, talde-lanak egiteko leku aproposa, baina arazoa da
18 urtetik beherakook erabilera debekatuta dugula.
Kontua da, institutuan
talde-lan ugari bidaltzen dizkigutela, eta ez dugula non egin,
adin nagusikoak ez garelako.
Zerbitzu publikoak ez lirateke denon eskura egon behar?
Badakigu zerbitzu batzuetan adin muga ezarri
behar dela, baina ikasketen arloarekin zerikusia duen zerbitzu publiko batek
guztiz publikoa izan beharko luke, inongo muga barik, 16 urte nahiz 19 izanda, ikasteko eskubide bera baitugu.
Unibertsitateek nahiz zikloetako zentroek
liburutegia dute, eta Zelaietako ikasgelek eskaintzen duten zerbitzu bera
eskaintzen dute, gure institutuak aldiz ez, horregatik, gela horiek erabiltzeko
premia handian gaude.
Beraz, aldez aurretik gela horiei
erabilera egokia emateko erantzukizuna hartzen dugu, eta gure eskaera kontuan
izango duzulakoan, eskerrak ematen dizkizugu.
Adeitasunez,
1LDko
ikasleak.